Autodeterminazioaren aldeko jaialdian laguntzeko dei egin du Nazioen Munduak

Urriaren 16an, Ordiziako Trevijano rugbi zelaian, egingo den Autodeterminazio eskubidearen aldeko jaialdi erraldoiaren antolaketan buru belarri lanean dabil Nazioen Mundua herri ekimena.

Urriko jaialdiak izango duen dimentsioa dela eta, lan asko dago egiteko. Gauzak honela, Nazioen Munduak dei egin du festaren antolaketan esku bat botatzeko. Lan ezberdinetarako behar da jendea, propagandarako, zerbitzatzeko, zainketa lanetarako, muntairako….

Jaialdian laguntzeko prest daudenentzako bilera antolatu du Nazioen Munduak. Bilera, gaur, irailak 16, osteguna, izango da Idiazabalgo Guraso Elkarteko lokalean, iluntzeko 20:00etan.

2 thoughts on “Autodeterminazioaren aldeko jaialdian laguntzeko dei egin du Nazioen Munduak

  1. Nere postekin loturak: Nazioen mundua ekinean - Eskoziarekin elkarlanean - GUKIN ZOPIZARREN!

  2. Nere postekin loturak: Unea iritsi da - Goierritik Euskal Herrirentzat autodeterminazioa eskubidea - GUKIN ZOPIZARREN!

Utzi iruzkina