Herriko Futbito Txapelketarako izen-ematea ireki du Gazte Asanbladak

Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta, urtero bezala Futbito Txapelketa jokatuko da Idiazabalen. Izena-emateko asmoa duten taldeek irailaren amaierarako egin beharko dute.

Iazko Futbito Txapelketako irabazleak.

IGAk antolatutako Futbito Txapelketako partidak urrian hasiko dira jokatzen. Aurten gainera, ohiko jokalekura bueltatuko da futbito txapelketa, hau da frontoi ondoko futbitora. Izan ere, azken bi urte hauetan, Udaletxe berria egiteko lanak zirela eta beheko futbitoa ez da erabilgarri egon. Txapelketa Zelaako futbitora eraman izanak, azken bi urteetan publiko aldetik eragina izan du, gutxiago izan baitira partidak ikustera inguratutakoak.

Aurrez aipatu dugun bezala, irailaren amaierarako eman behar dute izena parte hartzeko asmoa duten taldeek; Odei tabernan dago horretarako orria. Txapelketa honetan Idiazabalgo bertako taldeek baino ezin dute parte hartu. Iraileko azken astean Gazte Asanbaldako kideek zozketa egin dute taldeen arteko partidak eta egutegia zehazteko.

Futbito Txapelketaren finalak otsailean, sanblasetan, jokatuko dira.

Utzi iruzkina