Zirika Irratia -ri buruz

Zirika Irratia Idiazabalgo (Gipuzkoa, Euskal Herria) irratia da. 1989ko abenduan hasi zen emititzen Zirika Irratia. Idiazabal eta inguruetan FMko 98.9-an sintonizatu daiteke.

Sei musika talderen emanaldiak larunbat honetan Idiazabalen

kontzertua txome festak

Larunbat honetan, Kandelaria eguna ospatuko da Idiazabalgo jaien barruan.

Arratsaldeko ekintzez gain, gauean hainbat musika kontzertu izango dira.

Talde goiztiarrena Laket taldea izango da. Erromeria giroko musika eskainiko dute Laketekoek arratsaldeko 18:30etan hasita Plaza Nagusian.

Gau partean, Idiazabalgo Gaztetxean, hiru talderen kontzertuak egongo dira. Oi Dek Oi!, Figth To Live eta Working Boys taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara.

Azkenik, Txomenane etxe okupatuan ere kontzertuak eskainiko dira zapatu gauean. Todo o Nada eta Drommedolker taldeen emanaldia izango da indiano etxeko musika aretoan.

Goitibehera txapelketan parte hartzeko izena emateko azken egunak

goitibehera kartela 2013Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta, Goitibehera txapelketaren XIII. edizioa jokatuko da larunbat honetan.

Arratsaldeko 15:30etan hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek Gorrotxategiko oilategietatik eliza parera jeitsi beharko dute beraien tramankuloan.

Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez, parte hartzaileek izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 31 izango da. Txapelketan izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei dezakete interesa dutenek: 686476094 edo 630241876.

 

“Nabarra Osoa” denda ibiltaria Idiazabalgo festetan izango da

2012-12-09_12.08.18_IDIAZABALGO_JAIAK_2013,NABARRA_DENDANafarroako Erresuma zaharrarekin erlazionatutako produktuak saltzen dituen “Nabarra Osoa” denda ibiltaria Idiazabalen izango da festa egunetan.

Postu honetan, Nafarroako historiaren inguruko liburuak eta material informatiboa topatu eta erosteko aukera izateaz gain, Nafarroako armarriaren irudia duten kotxerako pegatinak, pinak, txapelak, kamixetak eta bestelako produktuak ere erosteko aukera izango da.

Ondorengo leku eta ordutegietan izango da denda ibiltaria Idiazabalen:

  • Otsailak 1, arratsaldean, Plazako arkupean.
  • Otsailak 2, eguerdian, Plazako arkupean eta arratsaldean frontoi aurrean.
  • Otsailak 3, goizetik iluntzera, Plazako arkupean.

Info +:  http://nabarradenda.blogspot.com.es/

Ia 1000 parte hartzaile izan ziren Idiazabalgo Herri Krosean

20130127_IdiazabalgoHerriKrosaIdiazabalgo Herri Krosak bere XXXIII. edizioa ospatu zuen pasa den igandean. Festen lehengo asteburuan ospatzen den kirol proba honetan, Euskal Herrko txoko ezberdinetatik etorritako ia 1000 gizon emakumek parte hartu zuten.

Umeen frogan 300 izan ziren parte hartu zutenak. Helduen kategorietan, berriz, 639 parte hartzaile izan ziren, eta guztiek ibilbide guztia egin zuten helmuga zapadu gabe gelditu ziren 10 pertsonak ezik.

Hemen dizutue kategoria bakoitzeko irabazleen izenak:

Axariaren jeitsierak emango die hasiera sanblasei 20. urtez

axarieAurten 20 urte beteko dira Idiazabalgo festak Axariaren jeitsierarekin hasten direla. Azken urteotan ohitura bilakatu da, festei hasiera emateko herritarrak zerura begira jarri eta Axaria udaletxeko balkoira nola iristen zen ikustea.

Beste herri batzutan ere herriko jaiak hasteko antzeko ohiturak zeudela eta, orduko udal agintariek sanblasei hasiera modu honetara ematea erabaki zuten. Idiazabaldarrak Axariak bezala ezagunak direla eta aukeratu zen animalia hau.

Iaz, elizako kanpandorretik udaletxe zaharrera zihoan kablea apurtu zela eta, prozesioan iritsi zen Axaria plazako kioskora. Aurten, udaletxe berriko balkoitik aterako da lehen aldiz festei ongi etorria emateko.

Otsailaren 1ean, ostiralarekin, jeitsiko da Axaria, arratsaldeko 18:30etan. Ondoren, aurten omenduak izango diren Odol Emaile taldekoek irakurriko dute festetako pregoia.