Musika eskaintzarik onena 24 orduz
Zapatuero 13:00etatik aurrera:
ASTEKO TA BEHIN
- Idiazabalgo Berri: herriko notizia nabarmenen errepasoa egingo dute Idoia Sanz eta Iñaki Arriaranek.
- Kirolen Berri: Aitor Urteagak eta Ander Telleriak aurkeztutako herriko kirolei buruzko atala.
- Eguraldi iragarpena: Jaione Munarriz metereologoaren eskutik.
- Plazara Begira: herrian astean zehar hitzetik hortzera ibili denari buruzko erreportaia.
- Agenda: Idiazabalen edo inguruetan astebururako programatutako aisialdi eskaintza.
- Herriko Bazterrak: Antonio Berasategik herriko txokoak hobeto ezagutzen lagunduko digu.
- Lehiaketa: astero Maialen Mendizabalek egindako galderari zuzen erantzun beharko diote entzuleek saria etxera eramateko.
- Auntamentuko Maizterrak: Zirika Irratiak 1995ean sortutako irrati nobela.