Zirika Irratiaren 2011-2012 kurtso honetan, orain dela urte batzuk grabatutako irrati nobelak berreskuratu nahi ditugu. Asteroko irratsaioan entzuteaz gain, webgune honetan ere irrati nobelaren atalak jasotzen joango gara.
PINTAMONAS
1997. urtean ZIRIKA IRRATIAn emititutako irrati nobela duzue PintAmonas.
Goiko Barrioan Ximonak zeukan pelukeria itxi ondoren, herriko amonak ileapaindegi berria aukeratu behar dute permanentea egiteko. PintAmonas-en, Txomenaneko amerikanoen familiarteko batek Idiazabalen ileapaindegi berria ireki du, eta bertan gertatzen diren komeriak kontatzen dira. Ileapaindegi modernoa da, eta honen irekierak herriko emakumeak erabat aztoratuko ditu.
- ENTZUTEKO KLIKATU HEMEN!
Auntamentuko maizterrak Zirika Irratiak 1995eko urritik 1996ko otsailera bitartean eskainitako irrati nobela duzue.
Auntamentuko maizterrak nobelan, udaletxean kokatutako etxebizitzetan, errentan, bizi diren bizilagunen komeriak kontatzen dira. Baserritik kalera bizitzera joan berri diren Mariatxo eta Enrike senar-emazteak eta, Ramona eta Nikolas dira irrati nobelako protagonistak. Bi bikote hauen pasadizoak eta ibilera xelebreak ezagutu ahal izango dituzue.
- ENTZUTEKO KLIKATU HEMEN!