Sei musika talderen emanaldiak larunbat honetan Idiazabalen

kontzertua txome festak

Larunbat honetan, Kandelaria eguna ospatuko da Idiazabalgo jaien barruan.

Arratsaldeko ekintzez gain, gauean hainbat musika kontzertu izango dira.

Talde goiztiarrena Laket taldea izango da. Erromeria giroko musika eskainiko dute Laketekoek arratsaldeko 18:30etan hasita Plaza Nagusian.

Gau partean, Idiazabalgo Gaztetxean, hiru talderen kontzertuak egongo dira. Oi Dek Oi!, Figth To Live eta Working Boys taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara.

Azkenik, Txomenane etxe okupatuan ere kontzertuak eskainiko dira zapatu gauean. Todo o Nada eta Drommedolker taldeen emanaldia izango da indiano etxeko musika aretoan.

Goitibehera txapelketan parte hartzeko izena emateko azken egunak

goitibehera kartela 2013Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta, Goitibehera txapelketaren XIII. edizioa jokatuko da larunbat honetan.

Arratsaldeko 15:30etan hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek Gorrotxategiko oilategietatik eliza parera jeitsi beharko dute beraien tramankuloan.

Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez, parte hartzaileek izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 31 izango da. Txapelketan izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei dezakete interesa dutenek: 686476094 edo 630241876.

 

“Nabarra Osoa” denda ibiltaria Idiazabalgo festetan izango da

2012-12-09_12.08.18_IDIAZABALGO_JAIAK_2013,NABARRA_DENDANafarroako Erresuma zaharrarekin erlazionatutako produktuak saltzen dituen “Nabarra Osoa” denda ibiltaria Idiazabalen izango da festa egunetan.

Postu honetan, Nafarroako historiaren inguruko liburuak eta material informatiboa topatu eta erosteko aukera izateaz gain, Nafarroako armarriaren irudia duten kotxerako pegatinak, pinak, txapelak, kamixetak eta bestelako produktuak ere erosteko aukera izango da.

Ondorengo leku eta ordutegietan izango da denda ibiltaria Idiazabalen:

  • Otsailak 1, arratsaldean, Plazako arkupean.
  • Otsailak 2, eguerdian, Plazako arkupean eta arratsaldean frontoi aurrean.
  • Otsailak 3, goizetik iluntzera, Plazako arkupean.

Info +:  http://nabarradenda.blogspot.com.es/

Ia 1000 parte hartzaile izan ziren Idiazabalgo Herri Krosean

20130127_IdiazabalgoHerriKrosaIdiazabalgo Herri Krosak bere XXXIII. edizioa ospatu zuen pasa den igandean. Festen lehengo asteburuan ospatzen den kirol proba honetan, Euskal Herrko txoko ezberdinetatik etorritako ia 1000 gizon emakumek parte hartu zuten.

Umeen frogan 300 izan ziren parte hartu zutenak. Helduen kategorietan, berriz, 639 parte hartzaile izan ziren, eta guztiek ibilbide guztia egin zuten helmuga zapadu gabe gelditu ziren 10 pertsonak ezik.

Hemen dizutue kategoria bakoitzeko irabazleen izenak:

Axariaren jeitsierak emango die hasiera sanblasei 20. urtez

axarieAurten 20 urte beteko dira Idiazabalgo festak Axariaren jeitsierarekin hasten direla. Azken urteotan ohitura bilakatu da, festei hasiera emateko herritarrak zerura begira jarri eta Axaria udaletxeko balkoira nola iristen zen ikustea.

Beste herri batzutan ere herriko jaiak hasteko antzeko ohiturak zeudela eta, orduko udal agintariek sanblasei hasiera modu honetara ematea erabaki zuten. Idiazabaldarrak Axariak bezala ezagunak direla eta aukeratu zen animalia hau.

Iaz, elizako kanpandorretik udaletxe zaharrera zihoan kablea apurtu zela eta, prozesioan iritsi zen Axaria plazako kioskora. Aurten, udaletxe berriko balkoitik aterako da lehen aldiz festei ongi etorria emateko.

Otsailaren 1ean, ostiralarekin, jeitsiko da Axaria, arratsaldeko 18:30etan. Ondoren, aurten omenduak izango diren Odol Emaile taldekoek irakurriko dute festetako pregoia.

Soka Dantza berreskuratuko da aurtengo Idiazabalgo festetan

soka dantza idiazabal

Aurtengo San Blas jaietan, aspaldiko tradizioa den Soka Dantza berreskuratuko da. Alkate eta zinegotziek, herritarren aurrean egiten duten dantza hau garai batean urtero San Blas Txiki egunez, otsailaren 4an alegia, dantzatzen zen.

Garai batean, eliza aurrea zen herriko plaza nagusia eta bertan egiten zen dantza. 1955 edo 1956. urtean utzi zitzaion dantza hau egiteari, argazkian duzuena da Idiazabalgo azken Soka Dantza.

1997an, Antton Irizar alkate zela, Soka Dantza berreskuratu zen eta urte horretako festetan dantza egin zuten udal agintariek. Ordutik, ez da berriro dantzatu.

Aurten, aintzinako dantza hau berriz ikusteko aukera izango da. San Blas egunean, otsailak 3,  eguerdiko ordu bata eta erdietan aterako dira alkate eta zinegotziak plazan dantza egitera udaletxetik.

Laborantza Ganbararen jarduna ezagutzeko aukera Idiazabalen

guz_ehlg_01Bihar, urtarrilak 30, Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHGL) lehendakaria Idiazabalen izango da hitzaldi bat eskaintzen, Idiazabalgo Udalak antolatuta.

Arratsaldeko 6retan hasitan, Pilarreako ganbaran egingo den hitzaldian baserritaren eta baserritarren erronken inguruan hizketan arituko da  Berhokoirigoin.

Hitzaldi hau Udalak antolatu duen “Baserriaren atzean” izeneko hitzaldi zikloaren barruan kokatu behar da. Urtean zehar lau hitzaldi izango dira baserria ardatz hartuta, eta Laborantza Ganbararen ingurukio hitzaldi honek irekiko du zikloa.

“Baserriaren atzean” zikloko gainontzeko hitzaldiak, urtean zehar egingo dira, Gazta Egunaren atarian, Gaztaren Mamia feriaren giran eta urte amaieran beste bat. Udaletik ZIRIKA IRRATIAri jakinarazi diotenez, gainontzekon hitzaldien gaiak gaztagintzaren errealitatea, herriko haragi ekoizpena eta lehen sektorearen egoera orokorrari buruzkoak izango dira.

Hitzaldi zikloa, Gaztaren Mamia proiektuaren barruan dago. Proiektu honek, herritarrak lehen sektorearen inguruan sentsibilizatu eta sektorea bera laguntzea du helburu.

Julen Goia World Serietan izango da Espainiako 7ko errugby taldearekin

Irudia

Julen Goia idiazabaldarra, Biarritz Olympique Pais Basque taldeko eta Euskal selekzioko jokalaria hautatua izan da otsailean jokatuko diren IRB sevens World Seriesetako bi probetan parte hartzeko. Bi zita hauek, lehena otsailaren 1 eta 2an Wellingtonen, Zelanda Berrian eta bigarrena otsailaren 8tik 10era Las Vegasen, Estatu Batuak, jokatuko dira.

Esan beharra dago Serie hauek 9 zita dituztela mundu guztian zehar eta munduko zapiko hamasei talde hoberenek hartzen dutela parte.

Zirika Irratitik Julen zoriondu eta zorterik onena opa diogu.

Idiazabalgo Korrika Kulturala antolatzeko azken bilerarako deialdia

korrikakulturala_logoatx1Bihar, urtarrilak 24, osteguna,  arratsaldeko 18:00etan Idiazabalgo Korrika Batzordea bilduko da Pilarreneako ganbaran. Korrika martxoaren 14tik 15erako gauean pasako da Idiazabaldik eta egun horretan bertan eta data horren inguruan Korrika aitzakia moduan hartuta hainbat ekimen kultural bultzatzeko asmoa dago.

Korrika Kulturala antolatzeko batzordea bi aldiz bildu da dagoneko, baina egingo diren ekimenak ez dira erabat itxita geratu. Gauzak honela antolatzaileek herriko elkarte eta norbanakoei bileran parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.  

Pilota partidarako sarrerak salgai

bengoetxeaOtsailaren 2an, larunbatez, arratsaldeko 17:30etan hasita Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatuko diren profesional mailako pilota partidara joateko sarrerak salgai egongo dira datozen egunetan. Bengoetxea – Beroiz bikotea   Gozalez – Zubietaren aurka arituko da pilotan.

Sarrerak urtarrilaren 22 eta 23an egongo dira salgai, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak bitartean.