Pauko fiskalak Ion Telleriaren aurkako euroagindua aztertu bezperan kontzentrazioa egin da herrian

Aurreko asteko zita atzeratu ondoren, bihar goizeko 10.30etan agertu beharko du Ion Telleriak Pauko fiskalaren aurrera.  Gaur kontzentrazioa egin da plazan euroaginduaren aurka eta ertzaintzak pertsona bat identifikatu du.  Bihar ezohiko  batzarra izango da Idiazabalgo udaletxean.


Orain bi aste  Senperen atxilotu zuten Ion Telleria idiazabaldarren aurko euroagindua, aurreko asteartean aztertzekoak baziren ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen eskaera bihar aztertuko du azkenik Pauko fiskalak. Idiazabalgo lagun talde bat ere bertara joatekoa da bihar goizean Ioni babesa emateko.

Telleriaren kasua Espainiako Poliziak iazko azaroan gazte independentisten aurka egindako operazioarekin lotuta dago. Aurreko asteartean atxilotu eta hurrengo egunean baldintzapean aske utzi zuten Telleria.

Bihar euroagindua aztertuko dela eta, gaur arratsaldean 50 pertsona inguru bildu dira Idiazabalgo plazan Ion Telleriari babesa eman eta euroaginduaren aurka egiteko. Kontzentrazioaren amaiera aldera, ertzaintzaren hiru patruila agertu dira eta bertaratutakoak identifikatzeko eskatu dute. Eztabaida izan ondoren, azkenik, pertsona bat identifikatu du ertzaintzak.

Baionan ere, gaur arratsaldean,  kontzentrazioa egin du Segi erakundeak Espainiako Kontsulatuaren aurrean. (Kazeta: Ion Telleria gaztearen aurkako euroaginduaren auzia kari elgarretaratzea antolatu du Segik Baionan)

Bihar arratsaldean, ohiko batzarra izango da udaletxean arratsaldeko 18:30etan hasita, eta honen ondoren ezohiko batzarra egingo da Ion Telleriaren kasuan inguruko mozioa eztabaidatzeko.

3 thoughts on “Pauko fiskalak Ion Telleriaren aurkako euroagindua aztertu bezperan kontzentrazioa egin da herrian

  1. Nere postekin loturak: Katu etxean nahi zaitugu! - Gazte indarraz INDEPENDENTZIA! - GUKIN ZOPIZARREN!

  2. Nere postekin loturak: 500 euroko isuna jarri diote herritar bati Ion Telleriaren askatasuna eskatzeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik «

  3. Nere postekin loturak: Ongi etorri beroa jaso zuen Ion Telleriak |

Utzi iruzkina