500 euroko isuna jarri diote herritar bati Ion Telleriaren askatasuna eskatzeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik

Iazko ekainean, Ion Telleria Senperen atxilotu zutenean, espainiar estatura estraditatzeko euroaginduaren aurka Idiazabalen egin zen kontzentrazioan pertsona bat identifikatu zuen ertzaintzak.

Elkarreratze hura baimendu gabea zela argudiatuta, identifikatu zuten herritarrari 500 euroko isuna jarri diote.

Multari aurre egiteko herritarren artean dirua biltzeko, egun hauetan ekimen ezberdinak egingo direla iragarri du Idiazabalgo ezker abertzaleak.

Kontzentrazioa egin zen eguneko albistea:

4 thoughts on “500 euroko isuna jarri diote herritar bati Ion Telleriaren askatasuna eskatzeko kontzentrazio batean parte hartzeagatik

  1. Lotsa gutxi zeukiek!!!

    Espainiar estatun epaitegik korrupzio eta lanez gainezka eta hemen EHn berriz, jendei potrok ikutzeko bakarrik zientoka polizi eta epaile “lanen”.

  2. Ez dago eskubiderik!
    Babesteko omen dauden polizia,
    potro eta obarioak ikutzeko omen dira.

    Demokrazia faltsu batean bizi gaitun/k!

  3. Nere postekin loturak: Ongi etorri beroa jaso zuen Ion Telleriak |

Utzi iruzkina