Kurtso berria hasteko, irailaren 1ean, larunbat honetan, Triatloi txapelketa egingo da Idiazabalen. Gazte Asanbladak antolatu du kirol froga hau. Frogaz gain, eguna osatzeko bestelako ekintzak ere antolatu dituzte gaztetxekoek.
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Triatloi froga Igarondo igerilekuan. Parte hartzaileek, hiruna pertsonako taldeetan egin beharko dute, eta kide guztiek froga guztiak egin beharko dituzte. Izen-ematea, taldeko 15 euro kostako da. Saioa amaitutakoan, sari banaketa egingo da plazan marka onena egiten duten lehen hiru taldeek jasoko dituzte sariak.
Sari banaketaren ondoren, plazan bertan kontzentrazio bat egingo da, Gazte Asanbladatik azaldu dutenez Altsasuko gazteei elkartasuna adieraztea izango da elkarretaratzearen helburua “Espainiako erregearen parodia egin zutenetik jasaten duten errepresioa eta kontrol poliziala salatzeko”.
Behin kontzentrazioa amaituta, plazan bertan sardinak jateko eta sagardoa edateko aukera izango da. Ondoren, jaten jarraitzeko aukera izango da IGAk antolatu duen afarian. Afarira joateko, Gaztetxean eman behar da izena.
Eguna borobiltzeko, Working Boys taldearen kontzertua izango da Gaztetxean.
18:30 Triatloia Igarondo igerilekuan hasita
Ondoren sari banaketa herriko plazan
Ondoren Altsasuko gazteekin elkartasunez kontzentrazioa
Ondoren sardina jana eta sagardoa
Ondoren afaria plazan
Ondoren Workin Boys taldearen kontzertua Gaztetxean