“Herritar libreen Estatu librea” aldarrikatu zen Ausa Gaztelun

Aurreko astean jakitera eman genizuen bezala, Ausa Gaztelun (Aralar mendikatea) ekitaldia egin zen pasa den larunbatean. Ojaolaaitzeko Naparrak Idiazabalgo taldeak ere bertara joateko deialdia egin zuen, eta hango kronika eta goran duzuen argazkia bidali dizkigu Zirikara. Zapatuko irratsaioan bertan ere, Ausa Gazteluko ekitaldiaren berri zuzenean eman zigun Beñi Agirrek.

Beñi Agirrek aditzera eman zigunez, ekimen positiboa izan zen zapatukoa. Jende asko bildu ez bazen ere, bertaratutakoak elkar ezagutu eta esperientziak konpartitzeko aukera bikaina izan zen. Beraz, alde horretatik gustora zeuden.

Ausako Gazteluko ekitaldian, Nafarroako Gorteetako ereserkia abestu zen txistu lagundurik eta 2010eko Ausa Gazteluko Adierazpena irakurri zen, non “Herritar libreen Estatu librea” aldarrikatzen zen. Ondorengo loturan irakur dezakezue adierazpena osorik: www.ausagaztelu.tk

2 thoughts on ““Herritar libreen Estatu librea” aldarrikatu zen Ausa Gaztelun

  1. Nere postekin loturak: Auza Gazteluko eta Noaingo martxak - GUKIN ZOPIZARREN!

  2. Nere postekin loturak: Auza Gaztelu eta Noaingo martxa 2010 - Nafar Estatua gogoan - GUKIN ZOPIZARREN!

Utzi iruzkina