Ion Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan

Ion Telleria Idiazabalgo gaztea atxilotu du Frantziako poliziak gaur goizean Urruñan (Lapurdi). Telleria berak bere atxiloketaren berri eman du bere lankide bati telefonoz hots eginez. Info7 irratian jarduten du Telleriak eta poliziek autoan eramaten zutela azaldu duenez, euroagindua dela medio atzeman dute. Pauera eramaten dutela Madrilgo Auzitegi Nazionalak bere kontra igorritako euroagindua jakinazteko gaineratu du. Segi auziarekin lotzen dute Telleria.

Idiazabalen jaioa, Lapurdin lan eta bizi zen azken aldian. Ion Telleria oso ezaguna da Idiazabalen, herriko kultur arloan egindako lanagatik batez ere: herriko txistulari taldeko kidea, Zirika irratiko kidea, Aldaize herri aldizkariko kidea izan da batzuk aipatze aldera. Info7 irratian lan egiten zuen gaur egun.Kale Gorria, goizeko irrati-saioan jardun ondoren, azkanaldian, arratseko albistegietan entzuten genuen kazetariaren ahotsa.

Telleria Urruñan bizi zen eta bere etxean bertan atxilotu du Frantziako Poliziak. Ondorengo ordutan Pauen jakinaraziko diote bere kontra espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua.

Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasunako mahaikidearen aurkako euroagindua errefusatu eta biharamunean atxilotua izan da Ion Telleria. Jarduera politikoan oinarrituriko auziak dira biak.

Zirika Irratiko lankideon partetik, besarkada handiena Ionentzat eta bere familiarentzat.

4 thoughts on “Ion Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan

  1. Nere postekin loturak: Ion Telleria izaldarra atxilotu dute Ipar Euskal Herrian - GUKIN ZOPIZARREN!

  2. Nere postekin loturak: Zirika Irratiko webguneak urtea bete du «

  3. Nere postekin loturak: Zirika Irratiaren webguneak urtea bete du «

  4. Nere postekin loturak: Ongi etorri beroa jaso zuen Ion Telleriak |

Utzi iruzkina