Axari bertso sariketa bihar jokatuko dute Idiazabalgo Elizalde elkartean

Aurten Axari sariketarekin emango diote hasiera bertsolari gazteen lehiari. Bihar gauean, hitzordua izango dute beraz, bertsolariek eta bertsozaleek Idiazabalen. Aurten lehendabiziko aldiz, Elizalde elkarteak hartuko du sei bertsolari gazteen arteko norgehiagoka, eta ez Axari elkarteak. Bertan izango dira bertsotan Mikel Olaizola, Hodei Iruretagoiena, Beñat Alberdi, Julen Agirre, Manex Mantxola eta Asier Azpiroz gazteak. Ohi bezala saio hori Osinalde sarirako puntuagarria izango da. Hau da, epaimahaiak aukeratutako bi bertsolariak Osinaldeko finalerako sailkatuko dira.

Urteroko moduan, eta giroa berotzen joateko helburuarekin, afaria egingo dute 20:30ean hasita, Elizalde elkartean bertan. Afarirako txartelak herriko tabernetan daude salgai.

Afaria bukatu eta gero emango diote hasiera bertso saioari. Afarira joan ez arren lehiaketa bertatik bertara jarraitu nahi duenak ez du inolako arazorik izango horretarako, antolatzaileek elkarteko ateak irekiko baitituzte eta edonork sartu ahal izango baitu bertara

1 thoughts on “Axari bertso sariketa bihar jokatuko dute Idiazabalgo Elizalde elkartean

  1. Nere postekin loturak: Ion Telleria izaldarra atxilotu dute Ipar Euskal Herrian - GUKIN ZOPIZARREN!

Utzi iruzkina