Gaur, urtarrilak 4 ostirala, gaueko 21:30etan hasita Idiazabalgo Guraso Elkarteko aretoan “Gezurrezko printzea” helduentzako antzerkia ikusteko aukera izango da. Sarrera doakoa izango da.
“Gezurrezko printzea”
Antzezlan honetan senarraren bizitzan erabat murgilduta dagoen emakume baten bizitza kontatzen da. Senarraren ama gaixorik geratuko da eta berak lana utziko du hura zaintzeko. Senarrarentzat berriz ez dago bizimodu aldaketarik. Erabat etsita harremana haustea erabakiko du, amagia rre bak berak lagunduta, bere garaian gauza bera egiteko ausardiarik izan ez zuelako. Senarraren on doan bizitako une goxoak kontatzen dizkigu, eta banandu egoerak nolako menpekotasuna sortzen dion, nahiz eta tratu txarra jasana izan. Zalantza artean, senarrarekin beste hitzordu bat izango du. Beti ere, modu umoretsuan kontatuta dago.