Festetako saio berezia Zirika Irratian

salir de casa

“Sanblasak e aiau dilla” ta, bihar irratsaio berezia izango dugu Zirika Irratian.

Idiazabalgo festetako protagonistak gonbidatu ditugu gure estudiora. Festak ezkutuko lanean edo eta parrandan bizi dituzten izaldarrak izango ditugu biharkoan.

Gogoratu, FM 98.9an aurkituko gaituzula, bihar eguerdiko ordubatean hasita.

Areto Futboleko Europako Kopan jokatzen ari diren Idiazabalgo neskei elkarrizketa Zirikan

senior neskak izal

Biharko irratsaioan, egun hauetan Kataluinian jokatzen ari den Areto Futboleko Europako Kopan, Euskal Herria ordezkatzen ari diren Idiazabalgo taldeko neskekin hizketan arituko gara. Kopako partidak zer moduz doazen eta egiten duten balorazioren berri jakingo dugu Blanesetik hizketan ariko diren neskekin.

Bestalde, ohiko atalak ere ez dira faltako bihar ere Asteko ta behin gure irratsaioan. Lehiaketaren atalean gabonetako saskia lortzeko txartelak banatzen jarraituko dugu.

Guztia, eguerdio ordubatean hasita Zirika Irratian, irrati bidez, ordenagailu bidez edo sakelekoan; zuk nahi duzun eran.

 

Gaztetxeko kideekin solasaldia Zirikan

gaztetxe12 kartelaBiharko Asteko ta behin irratsaioan, Gaztetxeko kideekin hizketan arituko gara. Datozen asterako antolatu dituzten ekintzen berri, eta aurtengo urtearen balorazioa egingo dugu Gazte Asanbladako bi kiderekin.

Honez gain, ohiko tarteak entzuteko aukera ere izango da asteroko moduan.

Lehiaketaren atalean, bihar sari berezia izango dugu eta gainera, gabonetako Zirikaren saskia lortzeko zenbakiak ere banatuko ditugu.

Hau guztia, betiko moduan, eguerdiko ordubatean hasita FM 98.9an, internet bidez, edo orain baita ere Uhinbak aplikazioaren bidez.

ZIRIKA IRRATIA eta euskarazko beste 25 irrati entzungai Uhinbak aplikazioan

Euskara hutsean emititzen duten irratiak sakelako telefonoan entzuteko aukera ematen du Uhinbak aplikazioak. Berritu egin dute aplikazioa; irratiak herrialdeka sailkatu eta mapa batean kokatu dituzte. Gehitutako irrati berrien programazioa eta informazioa ere gehitu dute.

Antxeta Irratiak jaso zuen iaz Berria Beka. Antxetaren proiektua FitBak enpresak garatu zuen: Uhinbak. Horren bitartez, 11 irrati entzun zitezkeen sakelako telefonoetan —baita tabletetan ere—. Eta aplikazio hori orain euskarazko beste 15 irratitara zabaldu dute. Aplikazioa doakoa da, eta Android zein Iphone mugikor sistemetan erabilgarria.

Euskal Herriko honako irrati hauek entzun daitezke Uhinbak aplikazioaren bidez: Aiaraldea, Antxeta Irratia, Arraio Irratia, Arrate Irratia, Beleixe Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Eguzki Irratia, Euskalerria Irratia, Gorbeialde Irratia, Gure Irratia, Hala Bedi Irratia, Info7, Irati Irratia, Irulegiko Irratia, KKinzona Irratia, Oiartzun Irratia, Tas Tas Irratia, Ttan Ttakun Irratia, Txapa Irratia, Txolarre Irratia, Xiberoko Botza, Xorroxin Irratia, Zintzilik Irratia eta ZIRIKA IRRATIA.

Ezagutu Uhinbak eta jeitsi aplikazioa:

Jon Alustiza mendi korrikalariarekin elkarrizketa Zirika Irratian

Biharko Zirika Irratiko “Asteko ta behin” irratsaioan, Jon Alustiza mendi korrikalari idiazabaldarrarekin arituko gara solasean Plazara Begira atalean.

Alustizak, datorren urtean “Pausoz Pauso Ultra Trail 2013” proiektua aurrera eraman nahi du. Biharko irratsaioan, egitasmo honen nondik norakoen berri emango digu. Webgunea ere ireki du Alustizak proiektuaren xehetasunak azaltzeko.

Honez gain, biharko irratsaioan ohiko atalak entzuteko modua ere izango da. Gainera, lehiaketaren tartean, “Udazken loreak” telebista saioko onddoei buruzko fitxa sorta etxera eramateko modua izango da.

Dazkizuen bezala, “Asteko ta behin” irratsaioa, bihar eguerdiko 13:00etan hasita Zirika Irratian.

Sara Gomez argazkilaria Zirika Irratian

Idiazabalen bizi den Sara Gomez argazkilaria Zirika Irratiko Asteko ta behin irratsaioan izango dugu bihar eguerdian. Sara Gomezek, gaur bertan aurkeztu du bere argazki lan erakusketa berria, Santiago bideari buruzkoa.

Azken erakusketa honen xehetasunak eta ireki berri duen http://saragomez.net/ webgunearen nondik norakoak kontatuko dizkigu Gomezek.

Bestalde, ohiko atalak entzuteko aukera ere izango da, eta Serotegin bihar egitekoa den festarekin ere zuzeneko konexioa egingo dugu Zirikan.

Gogoratu, bihar eguerdiko ordubatean hasita, Asteko ta Behin irratsaioa Zirika Irratian.