Working Boys: “Kontzertuak emateko eskaintzak gustora hartuko genituzke”

Larunbateko irratsaioan, Plazara Begira atalean “Workin Boys” musika taldeko kideak gonbidatu genituen. Idiazabalgo bost gazte, elkartu eta musika talde hau sortu dute orain gutxi.

Taldea osatzen dutenak ondorengoak dira: Orkatz Gago (gitarra), Jon Mujika (gitarra), Iñigo Iturbe (baxua), Mattin Intxausti (bateria) eta Asier Mujika (abeslaria).

Zirika irratian, taldearen sorrerari buruz eta aurrera begira dituzten asmoen inguruan hizketan izan ziren.

Musika talde bat sortu duzue orain gutxi. Working Boys izena, nondik atera duzue?

Taldekide batek proposatu zuen izen hori jartzea, eta denon artean hitz egin genuen eta ondo iruditu zitzaigun. Ez du esanahi berezirik. Hasieran, euskaraz edo gaztelerazko izena jartzea pentsatu bagenuen ere, azkenean ingelesez jarri diogu. Ondo sonatzen duelako jarri dugu izena, besterik gabe.

Irakurtzen jarraitu