Sanblas jaietan, nagusiki, eguraldi txarra egiten duela eta, herritar talde batek Idiazabalgo festak negua ez den beste urtaro batean ospatzeko firma bilketa hasi du.
Herriko taberna eta komertzioetan jarri dituzte sinadurak biltzeko paperak, ekimenarekin bat egiten dutenek babesa adieraz dezaten. Paperean dionez, beraien asmoa ez da San Blasak erabat kentzea, baina herriko festak beste urtaro batean antolatzeko eskatzen dute.
Orain del aste pare bat, ekimen honi buruzko idea nola sortu zen kontatu zigun herritar batek ZIRIKA IRRATIAn. Irratsaioa entzuteko kilkatu hemen.