Lasai, Argentinako Idiazabalen gertatu da eta.
Lasai, Argentinako Idiazabalen gertatu da eta.
Ehun urte bete ditu 2010an Argentinako Idiazabal herriak. Mendeurrena dela eta, Angel Jose Martini herri argentinarreko semeak herriaren historiari buruzko liburua idatzi zuen, ‘Bi Idiazabal, mendeurren bat’. Liburuan, immigranteen istorio, pasadizo, tristura eta itxaropenak kontatzen ditu Martinik, azken mendearen lekuko baliotsuak.
Euskal diasporaren berriak jasotzen dituen euskalkultura.com webgunea, Angel Jose Martinirekin egon da bi Idiazabalei buruzko liburuaren inguruan solasean eta artikuloa osatu du.
Martinik adierazi duenez “leku askotatik etorritako immigranteek amets eta itxaropenak zekartzaten. Baina herrimina ere bai. Bide batez, jaso zituen herrialdearekin oso eskertuta zeuden. Ikus daitekenez, mota askotako sentimenduak nahasten ziren etorkinen eguneroko bizitzan, eta hori zen nik ezagutzera eman nahi nuen mezua”.
Bestalde, liburuak izandako harrerarekin ere oso gustora dagoela esan du: “espero ez nuen oihartzuna izan du nire lanak eta poz-pozik nago”
Euskalkultura.com :
“Bi Idiazabal, mendeurren bat” herrimina eta herri berriarekiko maitasuna batzen dituen liburua.
Idiazabalgo jatorria du Katarainek, eta Ameriketako herrien independentzian euskaldunek izan zuten garrantziari buruzko liburua argitaratu du. Euskal Herrian izan da liburua aurkezten.
Idiazabalgo jatorria duen Jose Veicente Katarain-ek, “Oveja Negra” argitaletxearen jabea eta Bogotá-ko (Kolonbia) Euskal Etxeko lehendakari ordea denak, Amerikako herrien independentziaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, euskaldunek independentziaren borrokan izan zuten garrantziari buruzko lana bildu du liburu batean.
Katarainen liburuak “Los Vascos en las independencias americanas” du izenburua, eta azken egun hauetan Euskal Herrian izan da, berau aurkezten. Euskal Herrian, Elkar argitaletxearen bidez zabalduko da liburua, eta aste honetan bertan jarriko da salgai.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak, Kataraini egindako elkarrizketa eta gaiari buruzko erreportai interesgarria argitaratu ditu. Hauek dituzue loturak:
Jose Vicente Katarain-i elkarrizketa: “Los vascos se vincularon a movimientos libertarios, se quedaron y somos sus hijos”
Ameriketako herrien independentziaren bigarren mendeurrenari buruzko erreportaia: Vascos libertadores
“Canal2 Bellville” telebista kate argentinarrak, Argentinako Cordoba probintziako Idiazabal herriaren 100. urteurrena aurten ospatu dela eta, herri honen historia biltzen duen erreportaia egin du.
Argntinako Idiazabal nola sortu zen azaltzetik, mendeurrenaren ospakizunerainoko ibilbidea jasotzen da bertan. Tartean, Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak egindako bisitan egindako adierazpenak ere jasotzen dira. Hemen duzue erreportaia ikusgai.
Aurten 100 urte bete dira Agentinan Idiazabal izeneko herria sortu zenetik. Demetrio Jauregialtzok trena pasatzeko lurrak eman zizkion gobernuari bertako geltokiari eta gero egingo zen herriari sorterri zuen Idiazabal izena jartzeko baldintzarekin.
Urte guztian zehar ekitaldi bereziak egin dituzte Argentinako Idiazabalen, baina ekitaldi garrantzitsuena pasa den zapatukoa izan zen. Irailaren 11a zehaztu dute Idiazabalen sorrera egun bezala, eta hala mendeurrena ospatu eta gogoratzeko oroit-harri bat ezarri zuten Argentinako Idiazabalen.
Hemengo Idiazabalgo udal ordezkaritza ere bertan izan da asteburuan, Ioritz Imaz eta Kepa Oiarbide, Idiazabalgo Udaleko alkatea eta zinegotzia hurrenez hurren, izan dira ospakizunean.
Mendeurrenaren ospakizuneko argazkiak hemen klikatuta ikus ditzakezue.
Zirika Irratiko entzuleok ondo dakizuen bezala, Argentinako Idiazabal herriak 100 urte betetzen ditu aurten sortu zela. Demetrio Jauregialtzo izaldarrak fundatu zuen herria orain mende bat. Aurtengo urte osoan zehar, ospakizun eta ekitaldi ezberdinak egingo dituzte eta irailean izango da festa handia. Iraileko ekitaldi nagusirako gure Idiazabalgo ordezkaritza ere bertara joango da.
Gaur bertan mendeurreneko kartela aurkeztu dute Argentinako Izalen, ondokoa duzue.
100 urte beteko dira aurten, Argentinako Idiazabal herria sortu zenetik. Urteurren borobila ospatzeko, Argentinako Idiazabaldarrak, ekintza ezberdinak prestatzen hasiak dira, eta horretarako Idiazabal Fundazioa sortu dute.
Argentinako Idiazabalgo tren-geltoki zaharra.
Don Demetrio Jauregialtzok, 1910. urtean, jatorrizko zuen Idiazabal herri honen izen berbera eman zion Argentinan sortu zuen herriari. 100 urte pasa dira geroztik, eta ospakizunerako prestaketetan murgilduta dabiltza. Zirika Irratian, gertutik jarraituko dugu bertan egiten dutena, eta hurrengo saioetan, berri zabalagoa emango dizuegu.
Mendeurrenari buruzko informazioa webgune hontan duzue: www.fundacionidiazabal.com.ar