Idiazabal gazta gazteleraz bakarrik eros daitekeela salatu du webgune batek

Euskaraz Ostia! webguneak Idiazabal Jatorri Izendapenaren webgunean gazta ezin daitekeela euskaraz erosi salatu du. Modu honetara, webgune honetatik Jatorri izendapenari mezu bat bidaliz interpelatzeko dei egiten du Euskaraz Ostia!-k.

Ondorengoa da bidalitako interpelazioa: “Gazta saltzeko zuen web-dendak zapore mingotsa sortzen du, mingotsa baita gure hizkuntza, EUSKARA baztertua duzuela ikustea. Galdera garratza: zergatik mespretxu eta uko hori? Zerbait al duzue euskararen kontra ba, ez erabiltzeko?”

Jatorri izendapenaren webgunearen kudeatzaileek, egindako eskaerari erantzun diote, eta itzultzaileak euskaraz ere erosi ahal izateko lanean ari direla eta ahalik eta azkarren aukera hori jartzeko modua egingo dutela azaldu dute.

Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren 25. urteurrenaren ospakizuna egingo da Madrilen

Gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, Madrilen martxoaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den Gourmet 2012 azokara eramango duen standaren berri.

Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak bere 25. urteurrena ospatuko du Eusko Jaurlaritzaren standean, datorren asteazkenean, martxoak 7, eguerdiko 13:30ean. Erakunde hau 1987. urtean sortu zen latxa ardien eta Karrantzako ardien artzaina eta benetako Idiazabal gaztaren ekoizlea babesteko, eta bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta kalitatea ziurtatzeko.

Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago atxikita daude Idiazabal Jatorrizko Deiturari.

Errezeta berria: Idiazabal “gaztarrautzak”

Jose Andres sukaldari ezagunak, gure herria horren ezagun egiten duen Idiazabal gazta erabiliz, errezeta berria prestatu du.

Dagoeneko pasa da gazta meriendarako edo sagardotegian menbriloarekin batera postre bezala solik erabiltzen zen garaia. Idiazabal foskitoaren ondoren, orain Idiazabal cheese-egg dator.

Lehenego, “Idiazabal water”-a egin behar da, ura eta gazta nahastuz. Ondoren, arrautza gorringoak waterretik ateratako gazta-saltzarekin eskalfatu behar dira.

Inor errezeta egitera animatuko balitz, Zirika irratian gustora probatuko genuke!

Ikusi bideoa:

Elizalde Idiazabalgo “Gourmet Club”a

Punta-puntako diseinu eta eraikuntzak jasotzen dituen, arkitektura gaiei buruzko archello.com webgunean, Idiazabalgo Elizalde elkarteari buruzko artikulua argitaratu dute.

Bertan, Idiazabalgo soziedearen itxura “berritzaile” eta “modernoa”-ri buruz hitz egiten da. Elizalde elkarteko argazki sorta bat ere bildu dute.

Ondorengo loturan irakur dezakezue artikulua:

Idiazabal gaztak kutsatutako ataundarrek Patxi Lopezekin akabatu nahiko dute

Atzo iluntzean estreinatu zuten, ‘Ataun of the dead’ film surrealista. Idiazabal gazta janda, ataundarrak kutsatuko dira eta zonbi bihurtu. Patxi Lopez lehendakariarekin amaitu nahiko dute.

Ataunen girotuta dago zonbien istorioa surrealista honetan, Xabier Padinek eta Beñat Iturriotzek XIX., XX. eta XXI. mendeetako gaiak lotu dituzte.

Ataungo biztanleak zonbi bihurtu eta Patxi Lopez lehendakariaren aurka matxinatuko dira. Tomas Zumalakarregi jeneral karlista ormaiztegiarra eta Idiazabal Gazta dira beste bi ardatz. Bi zientzialari karlista Zumalakarregi berpizten saiatuko dira, abertzalea ez den lehen lehendakaria kargura iristen denean. Idiazabal gaztak kutsatuko ditu ataundar guztiak, zonbi bihurtzeraino.

Ikusi filmaren trailerra: