Larunbat honetan, Kandelaria eguna ospatuko da Idiazabalgo jaien barruan.
Arratsaldeko ekintzez gain, gauean hainbat musika kontzertu izango dira.
Talde goiztiarrena Laket taldea izango da. Erromeria giroko musika eskainiko dute Laketekoek arratsaldeko 18:30etan hasita Plaza Nagusian.
Gau partean, Idiazabalgo Gaztetxean, hiru talderen kontzertuak egongo dira. Oi Dek Oi!, Figth To Live eta Working Boys taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara.
Azkenik, Txomenane etxe okupatuan ere kontzertuak eskainiko dira zapatu gauean. Todo o Nada eta Drommedolker taldeen emanaldia izango da indiano etxeko musika aretoan.