Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta, Goitibehera txapelketaren XIII. edizioa jokatuko da larunbat honetan.
Arratsaldeko 15:30etan hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek Gorrotxategiko oilategietatik eliza parera jeitsi beharko dute beraien tramankuloan.
Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez, parte hartzaileek izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 31 izango da. Txapelketan izena emateko ondorengo telefono zenbakietara dei dezakete interesa dutenek: 686476094 edo 630241876.