Bihar, urtarrilak 30, Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHGL) lehendakaria Idiazabalen izango da hitzaldi bat eskaintzen, Idiazabalgo Udalak antolatuta.
Arratsaldeko 6retan hasitan, Pilarreako ganbaran egingo den hitzaldian baserritaren eta baserritarren erronken inguruan hizketan arituko da Berhokoirigoin.
Hitzaldi hau Udalak antolatu duen “Baserriaren atzean” izeneko hitzaldi zikloaren barruan kokatu behar da. Urtean zehar lau hitzaldi izango dira baserria ardatz hartuta, eta Laborantza Ganbararen ingurukio hitzaldi honek irekiko du zikloa.
“Baserriaren atzean” zikloko gainontzeko hitzaldiak, urtean zehar egingo dira, Gazta Egunaren atarian, Gaztaren Mamia feriaren giran eta urte amaieran beste bat. Udaletik ZIRIKA IRRATIAri jakinarazi diotenez, gainontzekon hitzaldien gaiak gaztagintzaren errealitatea, herriko haragi ekoizpena eta lehen sektorearen egoera orokorrari buruzkoak izango dira.
Hitzaldi zikloa, Gaztaren Mamia proiektuaren barruan dago. Proiektu honek, herritarrak lehen sektorearen inguruan sentsibilizatu eta sektorea bera laguntzea du helburu.