Nazioen Mundua ekimena Goierrira zabaldu da Igartzako Adierazpenarekin

Nazioen Munduak, orain arte Idiazabalgo Autodeterminazioaren Aldeko Herri Ekimena zenak, Goierriko 35 ospe eta ardura handiko pertsonen babesa jaso zuen zapatu goizean Beasaingo Igartza jauregian egin zuen agerraldian. Bildutakoek autodeterminazio eskubidearen aldeko manifestua sinatu zuten. Ekainaren 5ean, Larraitzen, ekimenari babesa eskaintzeko deialdia egin zieten goierritar orori.

Gizarte, kultura, kirola eta politika mailan aritzen diren 35 herritar ezagunek Igartzako Adierazpena sinatu zuten pasa den larunbatean, Euskal Herria nazio naturala dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko. Halaber, euskal herritar guztiek autodeterminatzeko eskubidea dutela eta eskubide hori unibertsala denez, eskaera hori Euskal Herrian eta nazioartean egingo dutela aldarrikatu dute agiriaren sinatzaileek.

Adierazpena sinatu dutenen artean, Axier Oiarbide eta Axier Imaz idiazabaldarrak daude.

Autodeterminazioaren edo Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Ekimenak ekainaren 5ean, eguerdiko 12etan, aurkeztuko da Larraitzen. Kutsu herrikoia duen ekitaldia izango da Larraizkoa, eta Igartzako Adierazpenarekin bat egin duten herritar guztiei irekia da. Ekimenak dei egin dio goierritar orori bertara joateko.

Igartzako Adierazpena

Hemen bildu garenok, eguneroko itxituretatik irten eta langa pasatzeko erabaki sakona hartu dugu. Txindokiren magaleraino heldu nahi dugu elkarrekin; Larraitz topaleku izan dadin. Litekeena da Igartzan elkartu garenok Euskal Herriarentzat proiektu, egitura nahiz etorkizun ezberdinak nahi izatea. Baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak ekarri gaitu hona, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen ere.

Mezu hau gizarteratzea, joera eta ideologia ezberdinekook elkarrekin egin beharreko bidea dela uste dugu, harik eta bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidegurutzeraino eramaten gaituen arte, behintzat.

Horregatik guztiagatik, ondokoa aldarrikatzen dugu:

  • Euskal Herria nazio naturala da.
  • Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du.
  • Euskal herritarrok dugu autodeterminatzeko eskubidea.
  • Eskubide demokratiko unibertsala denez, Euskal Herrian eta nazioartean eskubide horren eskaera egingo dugu.

Hala zabaldu eta jakinarazten dugu, gaur Beasaingo Igartzan, 2010eko maiatzaren 22an.

Albistea Komunikabideetan:

Ekimenak, ezbairik gabe, komunikabideetan oihartzun handia izan du; hemen bildu ditugunak:

GOIERRI TELEBISTA: Autodeterminazioaren alde bat eginik (bideoa)

GOIERRIKO HITZA: Igartzako manifestua sinatu dute Goierriko 35 herritar ezagunek

BERRIA: Autodeterminaziorantz

GARA: Una treintena de agentes firman el Manifiesto de Igartza en favor de la autodeterminación

ARGIA: Igartzako manifestua: Erabakitzeko eskubidearen alde

DIARIO VASCO:  Olano se une a abertzales de diferentes tendencias por el derecho a decidir

NOTICIAS DE GIPUZKOA: Impulsan en Goierri una iniciativa transversal a favor al derecho a decidir

DEIA: Olano suscribe el manifiesto “Igartza” por el derecho a decidir

EL MUNDO: Olano se une a abertzales de diferentes tendencias por el derecho a decidir (Diario Vascoko izenburu bera)

ABC:  Olano se une a abetzales de direntes tendencias por el derechoa a decidir

2 erantzun “Nazioen Mundua ekimena Goierrira zabaldu da Igartzako Adierazpenarekin” postean

  1. Nere postekin loturak: Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimena berriz ekinez - GUKIN ZOPIZARREN!

  2. Nere postekin loturak: Zirika Irratiko webguneak urtea bete du «

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s