Emakumezko erromesek ezingo dute Gurutzetan ostatu hartu

Aurreko batean, Sergio Piccolino, Gurutzetako baselizaren ondoan bizi den ermitauak,  Gurutzetako ermitaren ondoko etxean erromesak hartzen zituela  kontatu genizuen.

Piccolino jauna, abendutik bizi da Gurutzetako ermitaren ondoko etxean. Etxe hau, eta ermita bera, Idiazabalgo Udalaren jabetzakoak dira. Hala dago jasota 1746ko maiatzaren 22ko dokumentu batean: “Dicha villa es patrona única dela basílica de Nuestra Señora de Gurutzeta sita en ella”. Abendutik, Udalak Piccolino jaunaren esku utzi du etxe hau eta ermitaren zaintzaren ardura.

Interneten Piccolino jaunak zabaldu duen mezu berri baten arabera, Santiago bidea egiten ari diren erromesentzako zabalik du bere etxea. Bertan, 6-7 pertsonak lurrean lo egiteko modua dago eta beste bi ohe ere badaude. Serotegin afaldu, lo egin eta gosaltzeagatik 5 euro ordaindu behar dira. Zerbitzu hauek bere bizileku den etxean bertan ematen ditu.

Erromesentzako zerbitzu hauek, ordea, gizonezkoentzako baino ez direla dio Piccolino ermitauak bere mezuan: “Siendo la casa bajo Clausura Monastica no se accepta mujeres“.

Piccolino ermitauaren mezua:

“Irakasleak” umorezko antzezlana larunbat honetan Idiazabalen

Gazte Asanbaldak antolatuta, larunbat honetan, arratsaldeko 19:30etan “Irakasleak” antzerkia eskeiniko da Guraso Elkarteko lokalean.

Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi aktoreek, iraske batzuen komeriak eramango dituzte taula gainera. Azurmendi Lehen Hezkuntzako tutorea baten papera egiten du, eta guztiz estresaturik bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi, aitzitik, soinketako irakaslea da, eta tutoreak baino patxada handiagorekin hartzen du lanbidea

Gurutzetako ermitaua gazte fededunen bila

Abendua geroztik Gurutzetako baselizaren zaintza bere gain hartu duen Sergio Piccolino ermitauak, aurreko astean, baselizaren zerbitzuen berri emanaz oharra zabaldu du internet bidez.

Idiazabalgo Udalaren jabetzakoa den eta orain bere bizilekua den ermitaren ondoan dagoen etxea, oharrean dioenez, Santiago bidea egiten ari direnentzako  bertan lo egiteko, afaltzeko edo gosaltzeko irekita dago oharrean dioenez.

Santiago bidea egiten ari direnez gain, turista edo errezurako erabili nahi duten talde elizkoientzako ere irekita dago ermita.

Zerbitzu hauez gain, Piccolinok bere mezuan azaltzen duenez, “bizitza erlijiosorako nahia duten” 17 eta 18 urte inguruko gazteak ezagutu nahiko lituzke. Berarekin harremanetan jartzeko e-mail helbide bat ere sortu du.

Bere mezua, Gurutzetako amabirjina “Goierriko ama” bezala izendatuaz amaitzen du.

Mezua lotura honetan irakur dezakezue:

“Euskal Herriko eta Eskoziako gertakizun historikoen gidoia Idiazabalen idatzi dela dirudi”

Dokumentalaren fotograma bat.

Jon Maia, Nazioen Mundua ekimearen enkarguz ”Gazta zati bat-The piece of cheese” dokumentala muntatzen ari da, hiru urtean horretan buru-belarri aritu eta gero. Apirilaren bukaeran ikusi ahal izango dugu Jon Maiaren azken lana.

Gaur8, Gara egunakariaren gehigarriak, elkarrizkeeta egin dio Maiari proiektu honen inguruan.

Gaur8: «Herri txiki bateko istorio bat kontatzen hasi eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu»

Urtsuaran errekari buruzko bideoa

Interneten “Ursuaran, río bravo” izeneko bideoa aurkitu dugu. MyTXANEL izeneko egileak sinatzen du bideoa. 19 minutu irauten duen bideo honetan, egun euritsu eta zakar batean Urtsuaran erreka ageri da. Intxaustiko iturri eta zubi paretik hasita, errekan gora eginez irudi zoragarriak biltzen ditu bideoak.

 

“Sanblasak’e aiau dilla!” saio berezia bihar Zirikan

Bihar ZIRIKA IRRATIAn festetako saio berezia eskainiko dizuegu. Eguerdiko ordubatean hasita, aurtengo festen programari errepasoa egingo diogu FM 98.9an.

Alde batetik, Dani Oiarbide kultura zinegotziarekin, Festa Batzordeak izan duen martxaren inguruan eta  aurtengo sanblasetarako antolatu diren ekitaldiei buruz hizketan arituko gara.

Bestalde, 2012ko sanblasetan Idiazabalgo Dantza taldeek protagonismo berezia izango dutela eta, Antton Irizar, Axari dantza taldeko sortzaileetako batekin izandako tertulia ere entzungai izango duzue.